XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Nolako pekatua: begiratzez, ikutzez, edo beste era batera? ¿Zenbat bider?

¿Norbaiteri pekatu egiten erakutsi diozu?

¿Pekatu-bidea ematen dutenagatik bai al dakizu zein mezu ikaragarriak Jaungoikoak esan dituan?

¿Zure ziltzaldi edo tentazioetan Jaungoikoari eta Ama Birjiñari erregutzen diezu?

Gai ontan edozein aragizko atsegin artzea, oso jakiñez izan ezkero, pekatu larria dala ez aztu.

Zure zalantza eta dudak gai ontan argi eta garbi zure aitorleari galdetu eta agertu bear dizkiozu.

ZAZPI TA AMARGARREN AGINDUAK

Ez ostutzea.

Oker-bidez besteren ondasunik ez nai izatea

¿Ajolazko gauzetan zerbait ostu al dezu?

¿Norbaiteri ajolazko zerbait ostutzeko gogapena eduki edo nai izan al dezu?

¿Norbaiteri bere ogasunetan kalte egiteko gogoa euki edo besteri ontzat eman diozu ori egitea?